Bueno, bueno, bueno!!!
Denbora luze bat egon naiz idatzi gabe, baina berri honek merezi du berriz ere nere lan informatikoak hartzea.
Erne!!
Gogoratzen zarete HIMEN taldeaz ezta?? Maketa bat grabatu zuten eta hortik aintzinera kontzertu pila bat ematen hasi ziren. Berako Nafarroa Oinez 2006an ere jo zuten arrakasta haundiz eta Pikurock jaialdiko maketa lehiaketako finalera iritsi ziren (300 taldetik azken 5 onenen finalera) eta bertan hirugarren gelditu ziren, ZORIONAK!! Ba orain honetan, beraien maketa Euskadi Gazteko XVI. maketa Lehiaketara aurkeztu zuten etafinalista suertatu dira!!!!
Honetaz aparte, gure Eneritz ere bai kantuan hasi zaigu talde batean. Entsaio aunitz egon dira egiten, hutsetik hasten baitziren eta kanta guziak sortu berriak dituzte. Entsaio gogor horietatik abiatuz, KUBER izeneko taldea ere maketa bidaltzera animatu zen. Hortarako 3 kanta grabatu zituzten estudioan korrika eta presaka eta azken aurreko egunean bidali zuten lehiaketara. Emaitza zn izan da?? Ba beraiek ere finalisten artean daudela!!!
Beraz, badakizue, berako musikariei laguntza eskeini nahi badiezue, sartu www.egaztea.com-en eta bozkatu!! Hortarako, erregistratu beharko zarete (ezizen bat, pasahitza eta helbide elektronikoa), egaztekoek email bat bidaliko dizuete kontua aktibatzeko eta hau egin eta ero, maketa lehiaketako taldeak entzuteko eta gustokoenak bozkatzeko aukera izanen duzue!! Irabazle abenduaren 2an izango da, ordurate denbora dago, aupa HIMEN eta KUBER!!!